XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
-
Horretarako honako arau hauek bete behar dituzu.
- Lana A4 paperean aurkeztu behar da.
- Lanak ez ditu 8 orri baino gehiago izango (azala, aurkibidea, bibliografia, eta gainontzeko eranskinak aparte).
- Lanaren azalean izenburua idatzi behar duzu letra garbi eta handi samarrez.
- Marrazkiek koadro baten barnean joan behar dute dagokien azpitituluekin; hauek marrazkiaren aldamenean edo azpian jar daitezke edota, hala nahi izanez gero, orri barrenean ohar gisa.
- Marrazkiak zeuk egingo dituzu, proportzio egoki bat gordez (ez daitezela handiegiak, ez txikiegiak izan), eta kontutan edukiko duzu beti testuaren lagungarri baino ez direla; izan ere, testua bait da lanaren muin eta ardatza.
- Hala ere, lanaren osagarri gisa eranskin bat ere aurkez daiteke dokumentazio gehigarriarekin (beti ere lanak izan behar duen hedadura gainditu gabe) eta bertan sar daitezke argazkiak, eskemak, maketak, eta horrelakoak.
- Azkeneko orrian (kontrazalean) lana egiteko erabili den materiala eta kontsultatu diren liburuak eta abar jarriko dira.
Erabili diren dokumentu eta liburuen fitxa bibliografikoa ere ipini behar da.
- Honegatik edo hargatik esaldi edo dokumenturen bat hitzez hitz hartu beharra gertatzen bada, ahalik eta laburrena izan behar du, eta komatxoen artean joan behar du beti; ondoren egilearen izena, zein liburutatik eta zein orritatik hartu den adierazi behar da argi eta garbi.